Pettik kantuz eta kontuz jarri dio doinua Txaparen ikasturte berriari

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 21a

Luxuzko gonbidatuarekin aurkeztu zuten Txapa irratikoek egubakoitzean ikasturte berriko programazioa; irrati komertzial batek baino gehiago beretako gurako zukeen askotariko eta parte-hartzailea. Saioen aurkezpena eta gero, gitarra goxatu eta Berakoaren ahots sakon eta dardara-eragileak hartu zuen Bergarako gaztetxea. Gitarra hutsarekin biluztuta ere abestien betiko distira ilunari eutsi zien Pettik, Awañak (2008) zuzenekoan frogatu zuen bezala. Berezi, bereizgarri, ilun eta sakon, euskal kantulari eta kontularien artean bere lekua defendatu zuen Pettik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak