Tostoi eta erreilenoak kiloka, txokolatetan bustiak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 21a

zapatu iluntzekoa Munibe plazan. Erreileno, tostoi eta txokolate jana bat, bai turroi eta gabon-gozorik ere ez zen falta izan saltokietan. Herri gozozalea da Bergara eta horren froga izan zen plazan kokatutako karpatxoan ipinitako mahaian dastatzea hasi bezain laster jendez bete zirela. Txokolatea litroka eta tostoi eta erreilenoak kiloka. Afari-merienda primerakoa izan zuten herriko gozogileen kontura egindakoa.

Hona hemen Bergarako bi gozogulek esandakoa:

Josune Sagastume, gozogilea (Raizabal)

"Harrituta nago etorri den jende kopuruarekin. Turroi, mazapan eta trufak asko gabiltza saltzen. Nabari da Gabonak datozela".

Helena Azpiazu, gozogilea (Larrañaga)

"Askok oraindik ere ohitura dute kanpora joatean Bergarako tostoi eta erreleinoak eramatekoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak