Soraluce BKEk ezustekoa eman eta irabazi egin zion Elgoibarri (30-25)

Julen Iriondo 2011ko azaroaren 20a

Soraluce BKEk estutasunik gabe (30-25) hartu zuen mendean Labegaraietara Euskadiko Txapelketako bigarren postuan iritsi zen Elgoibar. Oso ondo jokatu zuten, azken partiduetan falta izandako zentzua berreskuratuta.

Bergarakoek buruz buruko defentsa egin zioten Elgoibarko lehenengo lerroko jokalari onenari. Etxeko atezainak ere lagundu zuen gol gutxi jasotzen, eta egin erraz egin zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak