Bergarako Udalak Bolu auzoan egindako kalteak salatu ditu

Ander Monedero 2011ko azaroaren 19a

Bergarako Udalak  Bolu auzoan gertatutako kalteak salatu ditu. Jesus Elorza alkateak, Tokiko Gobernua Batzarrak egindako proposamenak onartu eta 2011ko azaroaren 8an dekretua eman zuen, kalteen inguruan Udalaren salaketa eta iritzia zein den ezagutarazteko. Tokiko Gobernu Batzordeak txostena aurkeztu zuen bileran eta gobernu batzarrak aho batez hartu zuten erabakia.

Bolu auzoan izan ziren kalteen artean daude zabor kontenedore bat, errepidean irauli zutena, eta, bestalde, Bolutik Santa Ana parkera joateko igogailuko barandila apurtu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak