Maite Aristegi Goiena telebistan gaur

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 18a

Amaiurreko hautagaiak, Maite Aristegik, itxiko du gaur gauean hauteskundeen inguruan Goiena telebistan egin diren elkarrizketen erronda. Maite Aristegi Amaiurrek Gipuzkoatik Kongresurako aurkezten duen zerrendako burua da. Bergararra, abokatua, baserritarra, 49 urte ditu. Bi alabaren ama da. Gaur, 20:47an eta 22:47an Goiena telebistan.

Amaiurren asmoen, helburuen, estrategien, parte hartzearen… inguruan jardungo du elkarrizketa saioan Aristegik. Azkeneko urteotan Espainiako Gorteetan egoteari ezker abertzaleak zergatik esan dion ezetz; krisia, bake prozesua, ETA…, denetik jardungo du Amaiurreko Gipuzkoako zerrendaburuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak