Amodiozko gutunen 20. lehiaketa abian da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko azaroaren 18a

Jardun euskara elkarteak Amodiozko gutunen lehiaketa martxan jarri du. Oraingoa 20. edizioa izango da. Lehiaketan parte hartu ahal du 1997an edo lehenago jaiotako edonork. Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Gutunak Jardun elkarteak Errotalde jauregian duen bulegora bidali behar dira 2012ko urtarrilaren 7a baino lehen –posta elektroniko bidez: amodiozkogutunak@euskalerria.org. Sariak otsailaren 14an banatuko dituzte.

Sariak

  • 1. saria: 500 euro
  • 2. saria: 250 euro
     
  • Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
     
  • 26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. Edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak