Etxadiko profesionalek autonomia eta haurren garapena izenburuko hitzaldia egingo dute eguaztenean, azaroak 23, Bergarako kultura etxean, 18:00etan.
Orain lau urte Bergarako udal prebentzio sailak martxan jarritako Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuaren inguruko informazioa ematea du helburu hitzaldiak eta zerbitzua gurasoen artean ezagutzera ematea.
Ez da hitzaldi bakarra izango; Udala beste bost hitzaldi prestatzen ari da. Ikastaroak ere egin gura dituzte.