Petti musikari nafarrak hasiko du Txapa Irratiaren 27. denboraldia. Kontzertua eskainiko du Pettik gaztetxean, baina hara joaterik ez duenak kontzertua zuzenean jarraitu ahal izango du irratian, baita Internetez ere. Kontzertuaren aurretik, baina, 19:30ean, Txapa Irratiaren denboraldi berria aurkeztuko dute gaztetxean bertan. 27. ikasturtea hasiko du Bergarako irrati libreak FMko 97.20an. Beste komunikabide eredu bat posible dela diote, eta hori frogatuko dute beste behin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.