Ordu berean, eskolako trikitilariak Barrenkale eta Ariznoa kaleetan barrena kalejira egingo dute eta, hauek ere, plazara gerturatuko dira.
Ondoren, hasiberrien abesbatzakoek eta akordeoi eta txistu taldeek emanaldi txiki bat egingo dute San Martin plazan eta, bukatzeko, bertan, guztientzako txokolatada egongo da. Ikasle, guraso eta irakalseendako, zein bertaratzen direnendako.