Hormigoi-kamioi bat irauli egin da Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 16a

Hormigoi-kamioi bat irauli egin da Bergaran, AP-1 autobidetik irten eta berehala dagoen biribilgunean, Telleriakoan, GI-627 errepidean Zumarragarantz. Istripuaren ondorioz, kamioiko gidaria erietxera eroan dute, baina zauri arinekin. Kamioiak bide bat oztopatu du luzaroan eta Ertzaintzak bideratu du zirkulazioa. 14:30ean gertatu da, Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez. Arratsalde erdian kendu dute kamioia bidetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak