Bergarak Euskal Herriko kulturan eta, batez ere, kultura akademikoan duen historian pauso handia izango da hori; Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademia, Olaso Dorrean egotea.
Jakiundeko Jesus Mari Ugalde ordezkariak gaur goizeko prentsaurrekoan esan du, gainera, Olaso dorrea oso ondo egokitzen dela euren beharretara. Olaso dorretxeak bi ganbara ditu, eta biak izango dira Jakiunderen egoitza. Han izango dira bulego batzuk eta baliabide batzuk baina Jakiunderen "premia nagusia batzarretarako leku egokia topatzea zen, eta batez ere horri erantzuten dio Olasok".
Jakiunderen Kultur Astea
Jakiundek aurtengo urteroko bere bigarren osoko bilkura Bergaran ospatuko du, azaroaren 18an. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu Bergarako Udala eta UNEDen laguntzarekin. Ekitaldiak, azaroaren 16tik 18ra bitartean ospatuko dira, Jakiunderen Kultur Astearen baitan. Ekitaldi horiek antolatzearen helburua herritarren artean Jakiunde akademia ezagutaraztea da.
Jakiunde hizpide, 'Magazinea'-n
Gaur iluntzeko 19:45ean gai hori modu zabalean landuko dugu Goiena telebistako Magazinea saioan Jesus Mari Ugalde Jakiundeko ordezkariarekin.