Soraluce hasi da 50. urteurreneko ospakizunak gertatzen

Leire Kortabarria 2011ko azaroaren 15a

Soraluce kooperatiba gertatzen hasi da 2012an 50. urteurrena ospatzeko. Danobat Group-eko eta Mondragon Korporazioko kooperatiba bergararrak apirilean izango ditu ekitaldi nagusiak, baina urte osoan barrena antolatuko ditu ospakizun ekintzak.

Apirilaren 27an eta 28an egin nahi ditu Soralucek mende erdia ospatzeko ekintza nagusiak. TU Lankide aldizkariak ematen du honen berri bere urriko zenbakian. Gaineratzen duenez, beste ekintza batzuk ere egingo ditu; tartean, liburu bat aurkeztuko du. Soraluceren helburua da kooperatibaren jendarte-masa izan dadila protagonista.

Gainera, 2012a da Nazioarteko Kooperatibismoaren Urtea.

Urteurren borobila ospatzen hasteko, ekintza batzuk egin ditu Soralucek: logotipo eta eskultura lehiaketak egin ditu.

Logotipo lehiaketa kooperatibako kideendako izan da, eta 45 lan aurkeztu ziren. Jorge Castañok irabazi zuen lehiaketa, eta iPad bat eta landetxe baten egonaldia jaso zituen sari gisa.

Eskultura lehiaketa, berriz, Javier Muro iruindarra izan zen, Retos de Futuro izeneko lanarekin. Lan horrek kooperatibaren filosofia irudikatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak