Josu Zalakain Euskadiko karate txapeldun

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 15a

Joan den asteburuan egin zuten Gasteizen Euskadiko Karate Txapelketa, kadete, gazte eta senior mailan, eta Shotokan taldeko Josu Zalakain lehenengo sailkatu zen kadete mailan (70 kilotik gora). Ez zen Bergarakoek jasotako emaitza on bakarra.

Zalakainekin batera Andoni Muxikak zilarra jantzi zuen 52 kiloz azpiko kategorian, eta Jon Barragan eta Mikel Gallastegi laugarren sailkatu ziren, kategoria ezberdinetan. Mikel Sanchezek, berriz, min hartu zuen eta ezin izan zuen txapelketa amaitu. Emakumezkoetan, berriz, Irati Rodriguez gogor lehiatu zen hirugarren sailkatzeko, eskura izan zuen podiuma, baina laugarren postuaz konformatu behar izan zuen.

Hurrengo hitzordua abenduan egingo duten Espainiako Txapelketa izango da, baina horra selekzioak joango dira. Eta hori da Bergarakoen ilusioa, Euskadikoan egindako lanaz Euskadiko selekzioarekin lehiatu ahal izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak