Egubakoitz iluntzetik domekara arte bilduta egon dira Bergarako Gazte Asanbladako 30 gazte baino gehiago gaztetxeaz hausnartzen. Gaztetxearen erabilpenaz eta kudeaketaz eztabaidatu, adibidez; irratia eta bloga nola eta zertarako erabili dezaketen ere ikusi dute Txapa irratiko eta Topatuko lagunekin; urteko plangintza eta proiektuak ere aztertu dituzte eta inguruko gaztetxeko lagunak ere gonbidatu dituzte euren egoeren berri jakiteko.