Norgehiagoka aldeko jarri zitzaien mahoneroei 14. minutuan. Behobiako taldearen atezaina egotzi zuen epaileak, bergararren aurrelariari penaltia egin ostean. Aurkariak jokalari bat gutxiagorekin zeudela ondo kontrolatu zuten lehia Nicasio Galan 'Neka'-ren mutilek. 2-0koarekin heldu ziren atsedenaldira eta bigarren zatiaren hasieran 3-0koa egin zuten. Jokin Baltzategi, Iñigo Macho eta Landerrek egin zituzten etxekoen golak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.