Shotokan taldekoak Euskadiko txapelketarako sailkatu dira

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 11

Joan den asteburuan Azkoitian egin zuten Gipuzkoako karate txapelketa, kadete, gazte eta 21 urtez azpikoen kategorietan, eta txapelketak balio zuen oraingo asteburuan Gasteizen egingo duten Euskadikorako sailkatzeko. Bergarako Shotokaneko hainbat karateka izan ziren txapelketan, eta lau ordezkari sailkatu dira Euskadiko txapelketarako; eta ez dira edozein modutan sailkatu, lau ordezkarietako bi Gipuzkoako txapeldun izan dira-eta.

Gizonezkoetan, Josu Zalakainek 70 kilotik gorakoen mailan hartu zuen parte eta lehena izan zen. Emaitza bera lortu zuen Andoni Muxika taldekideak, urrezko domina, 52 urtez azpikoen kategorian. Eta maila berean Jon Barragan bigarren sailkatu zen, zilarrezko domina irabazita.

Bada, Euskadiko txapelketan Shotokanek emakumezkoen mailan ere izango du ordezkaritza, Azkoitian 54 kilo baino gehiagoko mailan Irati Rodriguez podiumera igo zen-eta, hirugarren eginda. Domekan izango dute hurrengo hitzordua, Gasteizen, 10:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak