'Gaztañatan azaroa' programaren barruan Mikel Urdangarin bihar

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko azaroaren 10a

Mikel Urdangarin bakarlariak kontzertua eskainiko du bihar, egubakoitza, 22:30ean, Txuringon. Osintxuko auzotarrek antolatutako Gaztañatan azaroa egitarauaren barruan antolatu dute emanaldia.

Euskal kantagintzak azken urteotan eman duen izenik garrantzitsuenetakoa dugu zornotzarra. 

'Zubia' azken lana

Urdangarinek Zubia azken lana aurkeztuko du gaur gauean. Hamar abestiz osatutako lana da, eta, besteak beste, Unai Iturriaga, Karmele Jaio eta Kirmen Uribe lagunen laguntza izan du letrak eta musikak idazteko.
Haitzetan Urdangarinen estreinako lana izan zen, gitarraz eta txeloz jantzitako doinuak, ahotsa ardatz zela. Ordutik hona, beste bederatzi lan argitaratu ditu –Zubia diskoa barne.

Domekan pailazoak

Bestalde, haurrendako ikuskizuna eskainiko dute Poxpolo eta Konpainiak domekan, 17:30ean. Lan berria estreinatuko dute; frontoian izango da emanaldia.
Hil osorako egitaraua prestatu dute Osintxun. Datorren astean zinema emanaldia eta Arimen Eguna ospatuko dute: gaztaina-jana eta sagardoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak