Alai Taldea eta beste, Mizpirualdeko Kultura astean

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 10a

Bergarako Mizpirualde zaharren egoitzan kultura astea ospatuko dute azaroaren 21etik 26ra bitartean. Karta jokoak, Musika Eskolakoen emanaldiak, bolo txapelketa, Lizarrako dultzaineroak, Moises Azpiazu dantza taldekoen emanaldia edota Alai taldearen emanaldia antolatu dituzte, besteak beste.

Hemen egitaraua

Astelehena 21

  • 17:00: Karta lehiaketa.
  • 18:30: Musika Eskolako biolin eta saxofoi taldeen emanaldia.

Martitzena 22

  • 17:00: Toka eta igel lehiaketa.
  • 18.30: Musika eskolako akordeoi taldea eta abesbatzaren emanaldia.

Eguaztena 23

  • 17:00: Boloen lehiaketa eta urtebetetzeen oparien banaketa.
  • 18:30: Musika eskolako trikitilarien eta gitarra taldearen emanaldia.

Eguena 24

  • 17:00: Kora, arpa afrikarra.
  • 18.30: Musika eskolako flauta eta txistu taldeen emanaldia.  

Egubakoitza 25 

  • 17:00: Lizarrako dultzaineroak.
  • 18:30: Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia.

Zapatua 26

  • 11:45: Jaunartzea abesbatzak girotua.
  • 13:00: Bazkaria, Alai Taldearen emanaldia, dantza eta sarien banaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak