Gizonezkoetan Jou Zalakainek 70 kilotik gorakoen mailan hartu zuen parte, eta lehenengo sailkatu zen. Emaitza bera lortu zuen Andoni Mujika taldekideak, urrezko domina, baina 52 urtez azpikoen kategorian. Eta maila berean Jon Barragan bigarren sailkatu zen, zilarrezko domina. Hala, Euskadiko Txapelketan Shotokanek emakumezkoen mailan ere ordezkaritza izango du, Azkoitian 54 kilo baino gehiagoko mailan Irati Rodriguez ere podiumera igo zelako, hirugarren sailkatuta. Domekan izango dute hurrengo hitzordua, Gasteizen, 10:00etan hasita.