Iruña-Veleiari buruz jardungo du Juan Martin Elexpuruk

Eneko Azkarate Laspiur

Iruña Veleian gertartzen ari denaren gaineko ikuspuntua emango du Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktoreak, datorren astelehenean, 19:00etan Bergarako Irizar Jauregiko aretoan. Zer gertatzen da Iruña-Veleian? da berbaldiaren izenburua.

Iruña-Veleiako idazkunen inguruan zalaparta handia sortu da. Adituen batzordeak erabaki zuen ostrakak faltsuak direla, baina harrezkero kontu hori argitu gabe dagoela-eta, argitzeko eskatzen dutenen ahotsa oso sendo entzun da. Horien artean nabarmendu da Juan Martin Elexpuru idazlea eta filologian doktorea. Ostrakak banan- banan aztertu ditu Elexpuruk hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, eta benetakoak izateko itxura guztia dutela dio.

Azaroaren 14an, emango du berbaldia Elexpuruk Bergarako Irizar Jauregian. 19:00etan hasita. Jardun elkarteak antolatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak