Kontzertu batekin eta bazkari batekin ospatuko du Bergarako Musika Bandak Santa Zezizilia

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 9a

Oraingo domekan, azaroaren 13an, Bergarako Udal Musika Bandak, Santa Zezilia eguna ospatuko du. 09:00etan. Meza izango da Moja zaharren elizan. 10:30ean, kalejira (Artatse martxa joko da). 12:30ean, kontzertua frontoian eta 14:30ean, bazkaria, Artatse Elkartean.

Frontoiko kontzertuaren egitaraua, honako hau da:

  • Kalez kale musikaz. Martxa. Alfredo Gonzalez Chirlaque.
  • El lago de los cisnes. Suitea. P. I. Tschaikowsky.
  • Kyrill (Mendeko ekaitza). Fantasia. O.M. Schwarz.
  • Vivo per lei. V. Zelli. Moldaketa: Alfredo Gonalez Chirlaque.
  • Dixieland bash. M. Sweeney.
  • Begin the beguine. C. Porter. Moldaketa: Alfredo Gonzalez Chirlaque.

 

Zuzendaria: Alfredo Gonzalez Chirlaque.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak