Gaur, astelehena, oinarrizko argazkilaritzari buruzko ikastaroa hasiko da. Eskolak, astelehen, martitzen eta eguaztenetan izango dira, 19:15etik 21:15era, Zabalotegin, Pol-Pol argazki taldearen egoitzan. Ikastaroak azaroaren 30era arte iraungo du. Prezioa 50 euro da, 30 euro ikasle, erretiratu eta langabeendako. Udaleko kultura zerbitzuak antolatu du ikastaroa. Argibideak 943 77 91 59 telefono zenbakian.
Defentsa pertsona eta sukaldaritza begetarianoa
Bestalde, Bizikasik bi hitzordu ditu azarorako. Alde batetik, aurreko urteotan bezala, defentsa pertsonalaren inguruko ikastaroa antolatu dute. Gaur, astelehena, hasi eta abenduaren 14an amaituko da. Eskolak astelehen eta eguaztenetan izango dira, 17:30etik 19:30era. 30 euro da prezioa eta plaza mugatuak dira.
Bigarren hitzordua sukaldaritza begetarianoa da. Zuloa elkartean egingo da ikastaroa, gaur hasita. Hurrengo hiru astelehenetan ere eskolak egongo dira Zuloa elkartean, 18:00etatik 20:30era. Ikastaroaren prezioa 20 euro da.
Bizikasiren ikastaroetarako Miguel Altuna ikastetxean, edo 943 76 93 94 telefono zenbakian (Miren) eman dezakezue izena.