Eskura izan zuen garaipenak ihes egin zion Soraluce BKEri

Mirari Altube Arrese 2011ko aza. 7a, 08:00

Partidu bizia eta emozioz betea jokatu zuten atzo, Labegaraietan, Soraluce BKEk eta Egia Katak. Eskura izan zuten garaipena Josetxo Muniategiren mutilek, baina, hainbat akats tarteko ezinean geratu ziren. 29-30 galdu zuten, azkenean.

Partidua ez zuten batere ondo hasi; lehenengo minutuetan akats asko egin zituzten bergararrek eta zortzi gol atzetik jarri ziren segituan (3-11). Akats horiek zuzentzen saiatu zen entrenatzailea hainbat agindu emanda eta lehenengo zatia bukatzeko hiru minuturen faltan diferentzia murriztea lortu zuten (13-15).

Bigarren zatian gogotsu irten ziren, baita berdindu ere; partidua, orduan, oso zabalik zegoen. Azken bost minutuak erabakigarriak izan ziren, baina Muniategiren mutilek arrisku asko hartu eta ezinean geratu ziren: "Bizkor jokatzera ohituta dago Egia eta guk ez diegu utzi. Hala ere, akatsak egin ditugu eta ez dugu jakin errematatzen", zioen entrenatzaileak.

Hala, azken asteotan etxean irabaztera ohituta zeuden bergararrei bolada ona moztu die donostiarrek, "eta kanpoan irabaztea dute erronka" orain.

Ford Mugarrik berdindu

Ford Mugarri talde arrasatearrak, ostera, berdindu egin zuen Romoren aurka zapatu arratsaldean (29-29).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak