Peñalba administrazioko langile Mari Carmen Herasek pozik hartu du notizia. Gaineratu du urte mordoa daramatzatela Peñalba administrazioan zenbaki hori saltzen eta orain arte inoiz ez dela saritua izan.
Bolu auzoko Azpeitxi jatetxean ere pozik daude. "Auzotar askori tokatu zaio eta euretako asko etorri da dagoeneko dezimo sarituarekin". Jatetxean 27 dezimo saldu ditugu; beste guztiak kalean saldu dira.