Luis Laskurainen margo erakusketa Aroztegin, gaurtik

Edu Mendibil 2011ko azaroaren 4a

Luis Laskurain margolari bergararraren erakusketa zabalduko dute gaur iluntzean Aroztegin. 30 bat lan eraman ditu Laskurainek Barrenkaleko aretora. Erakusketa azaroaren 24ra arte izango da zabalik.

Besteak beste, paisaia hilak eta paisaia urbanoak jarriko ditu ikusgai margolari bergararrak. Juan Antonio Gartzia Marcos Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideak egin du katalogoko hitzaurrea: "XX. mendearen erdialdean jada euskal artea gorpuztua zuten abangoardiatan sortu da Laskurain; esentzian; belaunaldi berriek baztertu duten horretan", dio.

Margarita Iglesias kazetariaren idatzia ere jasotzen da erakusketako katalogoan. Zera idatzi du arte adituak: "Laskurainen koadro askotan objektuak daude. Eta baita esanahiak ere. Horietako batzuk oso iradokitzaile eta delikatuak izan daitezke (...). Laskurainek aspalditik bere-berezko errealismo mota bat dakar; bere-berezkoa duen begiradatik sortua, edo hobeto esanda, bere-berezko arimatik sortua".

Cristales rotos VIII, Novelas II, Paisaje Urbano II, bodegoiak edo paisaia hilak (Composición bildumakoak), Alpargatas III edota Polídrico II dira ikusgai izango diren lanetako batzuk.

Aroztegiko erakusketa azaroaren 27ra arte egongo da zabalik, ohiko ordutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak