Antxintxika krosa gaur Bergaran

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 3a

Gaur, zapatua, egingo dute Antxintxika krosa, Servimasa sari nagusia. 500 lagun espero dituzte Soraluzetik Bergara arteko 10 kilometroko lasterkaldian. Gurpildun aulkietan eta patinetan doazenek ere hartuko dute parte.

Izenemateari dagokionez aurten ere zenbaki potoloak batuko dituzte: "Aste barruan dagoeneko 400 lagun baino gehiago zenbatu ditugu. Baina badakigu jendea azken momentura arte egoten dela zain, horrenbestez, aurten ere 500 lagun inguru batuko gara", adierazi digu Aitor Rementeriak.

Lasterketak 10 kilometro izango ditu, Soraluzetik Bergarara, eta aurten helmuga San Martin plazan jarriko dute. Iaz gurpildun aulkian korritzen dutenak izan ziren nobedade, eta aurten patinatzaileak gehituko zaizkie: "40 lagunetik gora etorriko dira patinekin".

Irteera puntura joateko lau autobus irtengo dira Bergaratik (15:30ean eta 16:00etan). Gurpildun aulkian dabiltzanek 16:30ean hasiko dute proba, 16:50ean patinatzaileek, eta 17:00etan korrikalariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak