Jon Sarasuak ahots propioa du euskalgintzan. Jende askorentzat bertsolari gisa ezaguna bada ere, urte dezente dira jendaurreko bertso-saioak utzi zituela. Orain irakasle dabil HUHEZIn eta, horretaz gain, hainbat kooperazio-egitasmotan sartuta dago, besteak beste, Garabide elkartearen bidez.
Kooperazio era berria egiten duen elkartea da Garabide. Esperientzien elkarbanaketan oinarrituriko lankidetza.
"Kooperazioa laguntza asistentziala izan ez dadin herri batek ez du galdetu behar bakarrik zenbat diru daukan emateko, baizik eta beste hau: ze esperientzia daukan herri gabetuekin konpartitzeko. Hortik sortzen da kooperaziorik duinena eta aberatsena". Hala irakur daiteke berbaldia iragartzeko orrian.