Manex Azulak debut ona egin du Europako Half-Pipe txapelketan

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 2a

Joan den urriaren 26an egin zuten Suitzako Saas Fe eski estazioan Europako Halp-Pipe txapelketa, eta nazioarteko puntako snowboarder-ekin batera lehiatu zen Manex Azula gaztea. Guztira 73 parte-hartzaile izan ziren, lehenengo saioaren amaieran lurrera joan zen Azula, baina bigarren saioan zuzendu zuen lehenengoan egindako akatsa, eta Bergarakoa 32. postuan sailkatu zen. Barruan, bideoa.

Manex Azulak selekzioko kideekin parte hartzen duen lehenengo aldia izan da, eta Bergarakoa gustura geratu da Europako Txapelketan egindako lanarekin. Kontua hartuta, gainera, txapelketako rider gazteenetakoa zela. Lehenengo saioa zapore gaziz amaitu zuen, hain justu ere, half-pipeko azken bira egin aurretik aurreko trukoko harreran lurrera joan zelako.

Behera etorri gabe, eta selekzioko kideek animatuta Azulak ondo aprobetxatu zuen bigarren eta azken txanda, eta epaileek emandako puntuazioari esker 32. postuan amaitu zuen txapelketa. Ondoan duzue Manex Azulak bi txandetan egindako lanaren bideoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak