Obra hau, gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu eta moldeak apurtzen ditu. Gainera, lotsarik barik, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea. “Umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz”. Barrearen ondoan, poesia eta probokazioa jartzen dituzte Vitoria eta Garmendia aktoreek.
Urtarrilean estrenatu zuten antzezlan hau eta son eta arrakasta handia lortu du.
Laskurainen margolanak Aroztegin
Bestalde, Luis Laskurain pintorearen lanak ikus ahal izango dira oraingo barikutik aurrera Bergarako Aroztegi aretoan. Hilaren 27ra arte egongo da Laskurainen margolanen erakusketa. Egubakoitzean egingo dute inaugurazioa 7etan.