Aitor Luna bergararra saritu du Espainiako Aktoreen Batasunak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 2a

Astelehenean banatu dituzte Espainiako Aktoreen Batasunaren aurtengo sariak. XX. edizioa izan da 2011koa. Sarituen artean, Aitor Luna bergararra. Hain justu ere, gizonezko bigarren mailako aktorearen saria eman diote, TVE1eko Gran Reserva telesailean egin duen Raul Cortazarren paperarengatik. Saio horretan, bere anaia Jon Gonzalezek ere hartzen du parte. Telebistako lanen artean, Javier Albalak eta Adriana Ozoresek eroan dute aktore onenen sari nagusiak. Madrileko Teatro Circo Pricen banatu dituzte sariak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak