Agorrosingo sorosleek eta ikastaroetako monitoreek ez dute greba egingo

Goiatz Arana Begiristain 2011ko azaroaren 1a

Igeriketa Lantzen enpresako langileak dira sorosle eta monitoreak; 11 guztira. Prozedura konkurtsal batean dago enpresa; langileak nominak atzeratuta ari dira kobratzen –eta bi laguni ez diete ordaindu maiatza–; eta egutegian jasotako orduen eta sartzen dituztenen artean 200 inguruko desfasea dago. Hala kontatu digute ELA sindikatutik. Arrazoi horiek tarteko, astelehenean, greba mugagabea hasiko zutela iragarri zuten, baina barikuan egindako batzarrean asmo hori atzera bota eta greba ez egitea erabaki zuten. Eguenean enpresarekin batuko dira berriz.

Bergarako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, euren helburua kalte ahalik eta txikiena eragitea izan da lehen egunetik, eta gaineratu du ez prozedura konkurtsalaren eskaerak ez kobratzeko izaten ari diren arazoek ez dutela zerikusirik Bergarako Udalarekin.

Ohar berean dio lan egindako ordu guztiak kobratzeko eta urritik aurrera nominak adostutako egunerako kobratzeko enpresaren konpromiso idatzia dutela langileek.

Bainuetxeko ontzi terapeutikoa, itxita

Bestalde, Agorrosingo bainuetxeko ontzi terapeutikoak ur-ihesa du. Konpontzeko, itxi egingo dute eguazten eguerdiko 13:00etatik azaroaren 8ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak