2011-2012 ikasturteko irekiera hitzaldia EHUko irakasle eta 2010eko Eusko Ikaskuntza saridunak den Joxeramon Bengoetxeak egin zuen. 'Zuzena adarretatik heldu. El reencuentro del Derecho y la Razon Practica' izan zen hitzaldiaren izena eta bertan, besteak beste, UNEDek Bergaran duen garrantzia aipatu eta bertan Zuzenbidea ikasi zueneko garaiak ekarri zituen gogora bere hizketaldian.
Hitzaldiaren ostean, 2009-2010 ikasturtean titulazioa lortu zuten ikasleek diploma jaso zuten. Aurten ere urrutiko unibertsitatean 2000 ikasle inguru matrikulatzea espero dute. Ikasturte berrian UNED-Bergarak 26 Gradu eskaintzen ditu, eta nobedadeen artean dago, 'Administrazio Publikoen Zientzia Juridikoak' izeneko Gradua, administrazio publikoko langileei edo arlo juridiko honetan interesa izan eta erakunde publiko batean lan egin nahi dutenei zuzendutakoa.