Javier Sun ezagunarekin batera, Anhoa Zinkunegik (bateria) eta Iñigo Munduatek (baxua) osatzen dute Mod Time. De sol a sol diskoa kaleratu berri dute; tartean, haien talde kuttunetako bat den The Who historikoen Mary Anne with the shaky hands abestiaren bertsioa jaso dute.
Mr. Klin goitizenaren atzean Jokin Elkoroberezibar bergararra dago. Nagusiki 1960ko hamarkadako biniloak ekarriko ditu Tartufora: R&B, soul, garage musika, mod estiloa indarrean zegoen sasoikoak, freakbeat taldeenak, ye-ye musika... Dagoeneko hainbat saio egin ditu Mr. Klinek han eta hemen. Zapatukoa bere jaioterrian egiten duen lehenbiziko emanadia izango da.
Zapatuko emanaldi bikoitza 23:30ean hasiko da. Sarrerak, 8 eurotan.