Skate festa, Lainoren II. urtemugan

Irati Goitia 2011ko urriaren 28a

Bergarako Laino skate parkeak bi urte egin ditu ireki zenetik, eta, hori ospatzeko, urteurren jaialdia egingo dute bihar, zapatua. Egun osoko egitarau zabala antolatu dute horretarako.

Eguerdian ekingo diote ospakizunei, parrillada batekin. 14:00etan izango da bazkaria; txartelak 10 euroren truke erosi ahal izango dira.

Arratsaldean festak jarraitu egingo du, eta, horrela, 17:00etan skate txapelketa egingo dute. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena;  ez dago inolako baldintzarik. Lehenengo saria 300 euro da, bigarrena 150 eta hirugarrena 50. Bestalde, skate materialaz osatutako sariak ere banatuko dituzte skate truku onenak egiten dituztenen artean.

Lehiaketaren ostean, 22:00etan, antzerkia egongo da. Lagrima taldeak El pueblo izeneko antzezlana eskainiko du. Antzerkia bukatu ostean, kontzertuak izango dira: The Soulbreaker company, Sumision City Blues eta Fiachras. Talde horien emanaldien ostean, bergarako bi DJk jarriko dute musika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak