Joxeramon Bengoetxeak irekiko du UNEDeko ikasturtea bihar, egubakoitza

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko urriaren 27a

EHUko irakasle eta 2010eko Eusko Ikaskuntza saridunak irekiera hitzaldia egingo du. Martin Garitano Diputatu Nagusia ere ekitaldian izango da.

Bihar egubakoitza, 19:00etan egingo dute Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan UNEDeko ikasturte berria irekitzeko ekitaldia. Hain justu, irekiera hitzaldia Joxeramon Bengoetxea EHUko irakasle eta 2010eko Eusko Ikaskuntza saridunak egingo du.

Zuzena adarretatik heldu. El reencuentro del Derecho y la Razon Practica delako berbaldia egingo du.

Martin Garitano Diputatu Nagusiak ere hartuko du parte ekitaldian eta harekin batera Pedro Luis Arias, Unibertsitate eta Ikerkuntzako Sailburuordea, UNED-Bergarako zuzendari Iñaki Esparza, eta Bergarako alkate Jesus Elortza egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak