Soraluce BKEk etxeko hirugarren garaipena, oraingoan Romo bizkaitarren kontra

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 24a

Joan den astean Askartza talde indartsuari irabazi zion Romo izan zen zapatuan Labegaraietan. Ez zen partidua irabazteko seinale ona, baina pronostiko onenak gaindituta Soraluce BKEk etxeko hirugarren garaipena lortu zuen, larri ibili barik, gainera.

Liga hasieran mahoneroek ez zuten taldea nahi moduan indartu, baina badirudi ez dutela tokatzen dena baino gehiago sufrituko.

Beti aurretik

Partidua hasi eta lehenengo minututik hartu zuten Josetxo Muniategiren mutilek aurrea markagailuan. Defentsan erasoan baino gogorrago, Bergarak ondo eragozten zituen Romoren eraso jokaldiak; atera jaurtiketa behartua egitera derrigortu, eta ondoren horma batekin egiten zuten topo, Kapelastegi atezainarekin. Lehenengo zatia 14-11 amaitu zuten, eta bigarrenen zati hasieran ere alde horri eusteko gauza izan ziren mahoneroak.  

Atsekabetuta, eta partiduari buelta emateko gauza ez zirela ikusita bizkaitarrak gauza arraroak egiten hasi ziren: "Horretara behartu genituen, baina errakzionatzeko balio beharrean kalte handiagoa sortu zien horrek". Muniategik oso pozik amaitu zuen etxekoen lanaz. "Joan den denboraldi amaieran geneukan joko-maila errekuperatu dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak