Argitzeke oraindik zergatik azaldu diren hilda arrain eta ahateak

Edu Mendibil 2011ko urr. 24a, 14:00

Hogei bat urteren ostean, ahate eta arrain piloa hilda agertu dira Deba ibaian irailaren erditik, Bergarako tartean bereziki. Herritar askok eta askok gertatutakoaren ikerketaren zain jarraitzen dute oraindik.

Udalak prentsa oharra bidali zuen eguenean: "Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuari, Euskadiko Ur Agentziari eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioari informazioa eskaturik jaso duen erantzunen arabera, Udalak jakinarazi nahi du Diputazioa gaia ikertzen ari dela eta behin betiko gertaeren arrazoia une honetan azaldu ezin badaiteke ere, arrainen hilketak  dirudi ibilguaren ur gabeziagatik, bere hozbero  altuagatik eta oxigenoaren eskasiagatik izan dela, isurketak araztu gabe egoteak gaizkiagotuz eta ahateen hilketa oraindik baieztatu gabe badago ere, beste arrazoiren bat izan daitekeela".

Gauzak horrela, animaliok hilik ageri izanaren arrazoi zehatzik ez dago oraindik. Lehenbiziko basa ahateak (Anas platyrhynchos edo anade real, gazteleraz) orain 20 bat urte azaldu ziren eta Mendia Bizirikek hainbat askatu zituen 1995 aldera, ibairen berreskuratzea aldarrikatzeko nolabaiteko testimonio gisa.

Esan bezala, ahateak bakarrik ez. Loinak, amuarrainak edota aingirak ere hilik azaldu dira Deba ibaian. Hainbat iritziren arabera, susmagarria zera da: arrainak baino lehenago azaldu zirela ahateak hilda, logikoena alderantzikoa izango zelako.

Epeko araztegia, abian laster

Bergarako Udalak jakitera eman duenez, Epeleko araztegia urriaren amaieran funtzionamenduan jarriko dute. Azken hilabeteotan kiratsa nabaria dario Deba ibaiari, batez ere Epeletik Elorregira doan tartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak