Zikloaren aurkezpenean esan zuten aurtengo ekitaldiaren helburua XIX. mendeko musikariak omentzea zela. Baina, biharko kontzertuan askoz atzerago egingo dute Laurentek eta Martin Morok; besteak beste, Guy De Lioncourten, Jean-Mari Leclairren, Isaac Albenizen eta Felix Mendelssohnen piezak eskainiko dituzte: batzuk Laurentek joko ditu bakarka saxofoiarekin, eta beste batzuk Martin Morok bakarka organoarekin. Dena den, pieza gehienak elkarrekin joko dituzte bi musikariek.