Bergarako Kartzela zaharrean agur esan diote zineklubari

Maider Arregi 2011ko urriaren 20a

Kartzela zaharrean, hiru urteko zikloa itxi egin dute. Izan ere, 2011-2012 denboraldian ez da zineklubik egongo. Guztira, 110 film proiektatu dira. Zineklubaren agurraren azalpena egin dute blogean. Emandako azalpenen artean hauxe diote: "ezin izan diogu iganderoko maiztasunak eskatzen duen lan-kargari aurre egin eta aurten proiektua bertan behera uztea erabaki dugu. Honek ez du esan nahi gaztetxean ez denik zinema proiekziorik egongo, data esanguratsuetan antolatuko ditugu emanaldi solteak eta horrez gain, aurten ikus-entzunezkoekin zerikusia duen beste proiektu bat sortuko da gaztetxean, lagun talde batek hilabeteko azken ostegunetan dokumental bat proiektatuko du". Agurra osorik irakurtzeko aukera hemen: ZineKluba - Agurra

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak