Filologo estatubatuarraren hitzaldiak interesa piztu zuen herritarrengan

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urriaren 20a

Roslyn M. Frank filologo estatubatuarrak hitzaldian mundu zientifikoan bero-bero dagoen teoria jorratu zuen eta esan zuen Azken Izozte Handian (22.000-10.000 K.a.) babesleku Franko-Kantabriarrean mintzatzen zen hizkuntza, euskara zela, eta ia Europa osora zabaldu zela izotzak urtu zirenean.

Roslyn M. Frankek arbaso euskaldunik ez izan arren, aspaldi ikasi zuen euskaraz. Euskal Herriarekin lotutako hainbat lan argitaratu ditu. Euskal hizkuntza, Sarobeak, Inauteriak, Serorak edo eta Iruña-Veleiako auzia daude, besteak beste, berak jorratutako gaien artean.

Gaur 'Magazinea'-n

Atzo Bergaran eman zuen hitzaldiaren ostean, Roslyn M. Frank gaur Magazinea saioan izango da iluntzeko 19:45ean Goiena telebistan hitzaldian landu zuen gai horren berri emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak