Lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 18a

Sorosleen eta Lehen sorospenaren gaineko beste ikastaro bati hasiera emango dio Gipuzkoako DYAk azaroaren 2an, Bergaran, eta biztanleria osoari irekia egongo delarik. Ikastaroaren iraupena 3 astekoa da. Azaroaren 2an hasi eta 22ra bitartean. Egunero, astelehenetik egubakoitzera, 19:15etik 21:15era. Ikastaroa, Bergarako Kultur Etxean izango da, Errotalde Jauregian.

Ez da beharrezkoa izango aurrez ezagupenik edukitzea. Helburua izango da "egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun" irakastea, antolatzaileen esanetan.

Bihotz eta birika suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak… Hau da, ezagupen oso arruntak, baina laguntza asko eman ditzaketenak. "Oso modu eroso eta atseginean erakutsiko ditugu eta teoria eta praktika uztartuko ditugu" diote DYAtik.

Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle titulua eskuratzeko aukera izango du.

Ikastaro hau gainditzen duenak, EHUrako 2 kreditu jasotzeko aukera izango du.

Matrikularen kostua, ikastarorako txostena barne delarik, 100 eurokoa da. Ikasle kopurua mugatua da, ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, honako telefono honetara deitu behar da: 943 46 46 22.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak