Keinuen hizkuntza ikasteko aukera Bergaran

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko urriaren 17a

Gorrekin komunikazioa hobetu nahi duten debagoiendar guztiei daude zuzenduta. Hastapen zein sakontze mailak daude.

Aransgik, Gipuzkoako pertsona gorren familien elkarteak, keinuen hizkuntza ikasteko ikastaroak antolatu ditu, Bergarako Udaleko Gizarte Ongizate sailaren laguntzarekin. Gorrekin komunikazioa hobetu nahi duten debagoiendar guztiei daude zuzenduta eta elkarteak Bergaran duen egoitzan izango dira eskolak, urtarriletik maiatzera.

Ikastaroak 30 ordukoak izango dira eta hastapen zein sakontze mailak egongo dira. Hastapen ikastaroko eskolei dagokienez, eguaztenetan izango dira, 19:00etatik 21:00etara eta prezioa 85 euro dira.

Informazio gehiagorako zein izena emateko deitu 943 76 27 03 telefono zenbakira edo jo Aransgiren egoitzara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak