'Bertsolari' urriaren 28an eta 30ean Bergaran eskainiko da Zabalotegi aretoan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 17a

Joan zen egubakoitzean estreinatu zuten Bertsolari zinema areto komertzialetan, tartean, Arrasateko Amaia antzokian. Aurkezpenean, Asier Altuna zuzendaria eta Jon Sarasua protagonistetako bat izan ziren. "Pena da Bergaran zine aretorik ez izatea, baina esfortzu bat egin dugu bergararrek, gutxienez, Zabalotegin pelikula ikusteko aukera izan dezaten, DVDan bada ere", adierazi zuen Altunak. Hain zuzen, bera ere izango da urriaren 30ean, domekan, Zabalotegin.

Bestalde, egubakoitzean, jende dezente bertan zela, eman zen leheneko aldiz Bertsolari Amaia antzokian. Atzo ere bai, baina gaur ere izango da aukerarik. 20:30ean hasita.

Egubakoitzean Arrasaten batutakoen artean batzuen iritziak jaso dituzte gaurko Goiena paperekoan eta denak bat datoz oso film berezia dela aitortzerakoan eta asko gustatu zaiela onartzerakoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak