Hiru puntuekin itzuli zen atzo Bergara Hondarribiatik. Denboraldiko lehen garaipena lortzeko, baina, ondo sufritu behar izan zuten Nicasio Galan 'Neka'-ren mutilek. Aurkariak baino gehiago izan arren azken 15 minutuak hamar jokalarirekin jokatu zituen Bergarak eta atzealdetik irten ezinik pasa zuten azken txanpa. Hala ere, mahoneroen entrenatzailearen arabera, justua izan zen garaipena eta epaileak larregi baldintzatu zuen lehia: "Epaileak etxekoen alde egin zuen nabarmen, gol bat baliogabetu zigun eta bederatzi txartel hori atera zizkigun. Aukerak izan genituen 0-1ekoarekin partidua erabakitzeko baina ez genuen egin eta amaieran asko sufritu genuen". Bergararen gola Iñigo Machok egin zuen 60. minutuan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.