1637. urtetik kanpaiak egin eta konpontzen dihardute Campanas Quintana etxean.
Berritzera eroan dituzten kanpaiak 12 dira, esan bezala. Horietatik, 9 San Pedroko dorrean zeuden eta beste bat San Pedroko sakristian, espadañan. Uzarragatik ekarri dituzten beste bi kanpai ere berritzera eroan dituzte, Palentziara.
Handienak 2.850 kilo
San Pedroko kanpaiak sistema elektroniko berezi batekin mugitzen dira eta jotzen dute. Voltronic du izena sistema horrek. Abiadura eta era ezberdinetan mugitzen dira. Erromaniko eta Gotiko estiloko kanpaiak dira. Konpontzera eroan dituztenen artetik, handienak, 2.850 kilo ditu, eta, txikienak, 100 kilo. Bigarren handienak, 1.900 kirol ditu.
Urte amaierarako ekarri nahiko lituzkete; izan ere, ordurako amaitu nahi dituzte San Pedro elizako teilatuko eta kanpandorreko lanak.
San Pedroko eliza berritzeko lanak Amenabar enpresa egiten dabil, Luis Laskurain aparejadorearen eta Zetabi arkitektura enpresaren proiektuen arabera.
3 milioi euro inguruko aurrekontua daukate eraberritze lanek eta lan guztiak 2013. urterako amaitzea da asmoa.