Espoloiko lehenengo jaiak indartsu datoz

Arritxu Barruso 2011ko urriaren 1a

Datorren zapatuan, urriak 15, lehenengo aldiz Espoloiko jaiak ospatuko dituzte Bergaran. Auzotar talde bat ari da antolakuntza lanetan eta egun osoko egitarau benetan potoloa antolatu dute. Festa etxafuegoekin hasiko dute goizean eta kulero eta kantzontzilo lasterketarekin amaitu goizaldeko bostak aldera. Tartean, auzo bazkaria, karaokea eta umeendako jolasak egongo dira, besteak beste. Lehenengo urtea izateko indartsu datoz Espoloiko jaiak.

Espoloiko jaien egitaraua:

  • 11:00 Txosna irekiera.
  • 11:30 Etxafuego jaurtiketa izugarria!.
  • 12:00 Umeen jolasak.
  • 14:30 Auzo bazkaria.
  • 17:00 Mus txapelketa eta gazteen jolasak. Jarraian Karaokea.
  • 20:30 Trki poteoa.
  • 23:00 Elvis Kaino e.a.
  • 05:00 Kulero eta kantzontzilo lasterketa.
  • Egun osoan zehar argazki erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak