Elena Laka eta Leo Juaristi organo joleen emanaldia Azkoitian

Edu Mendibil 2011ko urr. 11a, 14:05

Musika Eskolako Organo Eskola 2009an jarri zuten abian. Harrobiaren mailaren lekuko, Leo Juaristi eta Elena Laka ikasleek aurtengo nazioarteko organo kontzertuen XII. zikloan hartuko dute parte. Biek emanaldia egingo dute zapatuan Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen Parrokian, 11:00etan.

Esan bezala, Bergarako Musika Eskolako Organo Eskola 2009-2010 ikasturtean jarri zuten abian. Aitor Olea organo irakaslea izan zen bultzatzaile nagusia eta gaur egun 10 ikaslek dihardute.

Leo Juaristik eta Elena Lakak Azpeitiko Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleekin batera egingo dute zapatuko emanaldia. Mikel Arenas eta Ane Bereziartua izango dira Azpeitiko ordezkariak. Bergarako Musika Eskolako ikasleei dagokienez, Leo Juaristik Andantino en sol menor eta Ofertorio (biak C. Franck konpositorearenak) eskainiko ditu eta Elena Lakak, berriz,  beste bi pieza joko ditu: Le banquet céleste (Messiaen) eta Toccata pour Gran Orgue (Belier). Biek ere Azkoitiko Cavalle Coll organo erromantiko ederra joko dute zapatuko emanaldian. Elena Laka eibartarra Bergaran bizi da aspaldi eta Leo Juaristi mediku azkoitiarrak ere urte mordoa darama Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak