Auzo bazkarirako txartelak Zuhaizti eta Hamaika tabernetan eskura daitezke, 15 euroren truke. Mus txapelketa ere izango da, sari potoloekin gainera. Izenematea, Hamaika tabernan egin daiteke.
Zapatuan, goizeko 11:00etan irekiko dute txosna eta jarraian etxaflero jaurtiketa izango da. Eguerdiko 12:00etan umeendako jolasak egongo dira Espoloian. Auzo bazkariaren ondoren jolasak izango dira eta jarraian, karaokea.
Iluntzean, 20:30ean triki-poteoa dago iragarrita eta gauean Elvis Caino disko jartzaile ezagunak alaitutako dantzaldia. Goizeko 5etan kulero eta galtzontzilo lasterketa ausartenendako.
Era berean, Espoloiko argazki zaharren erakusketa egin nahi dute antolatzaileek; madaro_n@hotmail.com helbidean jasotzen dituzte argazkiak. Zapatuan egun oso jarriko dituzte argazkiok ikusgai.
Egitaraua:
- 11:00 Txosna irekiera.
- 11:30 Etxaflero jaurtiketa.
- 12:00 Umeen jolasak.
- 14:30 Auzo bazkaria (Txartelak Zuhaizti eta Hamaika tabernetan daudela salgai 15 eurotan).
- 17:00 Mus txapelketa (Sari bikainak lehen 3 bikoteentzat).
- 17:00: Gaztien jolasak eta etxaflero jaurtiketa.
- 17:00: Karaokea.
- 23:00: Elvis Caino disko jartzailea.
- 05:00: Kulero eta kaltzontzilo lasterketa.
Laguntzaileak orden alfabetikoan:
Aldai harategia, Anezka, Bergarako Udala, Gaittao harategia, Gaztelu, Hamaika, Idoia ileapaindegia, Itsas-berri arraindegia, Joskintza, Kanela, Keros, Konde eta Zuhaizti.