Bergarak burua ezin altxatu jarraitzen du. Trintxerpe jaso zuen zapatuan Agorrosinen eta hiru puntuek alde egin zuten. Taldearen jokoak hobera egin du eta Nicasio Galan 'Neka' entrenatzailearen arabera, orain arteko partidurik onena egin zuen taldeak: "Defentsan eta aurrealdean hobeto ibili gara". Hala ere, estrategia jokaldi baten heldu zen kanpokoen gola eta hortik aurrera etxekoek baloiaren jabe izan arren, sortutako aukera apurrak ez zituzten aprobetxatu. Sailkapenean azkenak dira mahoneroak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.