Aurten, hirugarren aldiz egingo dute elkartrukea Mariaren Lagundiko ikasleek. Bihar, zapatua, aterako dira Holanda aldera Loiuko aireportutik. 30 ikasle eta 2 irakasle joango dira Groenlo herrira. Hain zuzen ere, hango Marianum ikastetxearekin egingo dute elkartrukea bergararrek.
Hurrengo zapatuan, urriaren 15ean itzuliko dira Holandatik. Ikasgaiak, irteerak, kirol jarduerak, aisialdia edota jaki dastaketa partekatu dituzte aste osoan zehar Holandako lagunekin. Holandarrak, berriz, hurrengo urteko apirilean etorriko dira bisitan Bergarara.